Conscious Design Award nazioarteko saria jaso du Naroa Zabaleta oiartzuarrak
Greziako Lesbos irlako errefuxiatuen kanpalekuan emakumeen segurtasuna hobetzeko egindako ikerketagatik saritu dute, New Yorken.
Naroa Zabaleta oiartzuarrak diseinuaren munduan jaso daitekeen sari handienetako bat irabazi berri du, Conscious Design Award nazioarteko saria eman baitiote. Irungo Kunsthalen Goi Mailako Diseinuko Irakaskuntza Gradu amaierarako egindako lanagatik saritu dute, aho batez hautatu dute New Yorkeko (AEB) epaileek oiartzuarraren proiektua.
Lesboseko errefuxiatuen kanpalekuan emakumeen segurtasunaren hobekuntza izeneko lanagatik saritu dute diseinatzaile oiartzuarra. Honetan, emakumeentzako “plaza seguruak” sortzeko aukera ugari ikertu ditu Zabaletak, jende pilaketak eragiten baitu emakumeek ez izatea kanpalekuan ia gune segururik, eta askotariko sexu abusu eta indarkeria mota jasaten behar izaten dute bertan bizi diren emakume askok. Merkantziak garraiatzeko edukiontziekin egindako guneak sortzeko aukera ikertzen ibili da. Hauetan dutxak, komunak edota aldagelak egin daitezkeela ondorioztatu du.