Euskaraldiari "hitzez ekiteko" lehen bilera egingo dute Antxon
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra antolatuko direnen inguruan hitz egiten hasteko elizako lokalean elkartzera deitu dute.
Euskaraldiak azaroaren 18tik abenduaren 2a bitarte astinduko du euskararen herria, eta hori nola egin hausnartzeko biltzen hasi dira, dagoeneko, euskararen olatuaren aldeko eragileak.
Bilkura horietako bat Pasaia Antxoko elizako aretoan egingo dute datorren asteazkenean (hilak 18), 18:00etan hasita. 2022a Hitzaren eta ekintzaren urtea izango da; Korrikak hedatu zuen uhina, eta horri jarraipena ematera deitu dute.