Luberri Abesbatzak kontzertua emango du bihar Donibanen

Itsas Mendi Musika taldeak antolaturiko emanaldia San Joan Bataiatzailearen parrokian izango da, bihar arratsaldean.

Luberri Abesbatzaren artxiboko irudi bat. Ostiralean Donibanen izango dira.
Luberri Abesbatzak kontzertua emango du bihar, ostiralarekin, Donibanen. Pandemiaren eraginez, bi urtez jarraian bertan behera utzi behar izan dute emanaldi hori, eta horrezkero, ilusio bereziz ekingo diote aurtengoari.
 
Esan bezala, bihar izango da Itsas Mendi Musika taldeak antolaturiko emanaldia, 20:00etatik aurrera, Donibaneko San Joan Bataiatzailearen parrokian. Sarrera librea izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.