Mindarako hainbat pilotari euskal pilota egokituko finalean

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan izango dira, 10:00etan.

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako finaleko partaideak. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Larunbatean, hilak 14, Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak jokatuko dira Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Jaialdia 10:00etan hasiko da, eta teniseko paletako adimen urritasuneko kategorian eta gomazko paletako gurpil aulkien modalitatean, Mindarako hainbat pilotarik hartuko dute parte.

Honakoa da larunbateko partiden kartelera:

  1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria: 
    Lander Ortega-Xabier Villar / Lorea Iribar-Ibai Gomez
  2. Gomazko paleta, gurpil aulkia: 
    German Elkoro-Asier Navaridas / Manu Quesada-Beñat Lizaso
  3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina: 
    Joseba Altuna-Eneko Sagarmendi / Iraitz Huegun-Haritz Lertxundi

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.