Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Itturri elkarteko kidea

Iñigo Mujika: «Erosketak erraztu nahi ditugu, baita denda txikiak lagundu ere»

ENARA zerbitzua jarri dute martxan, herriko dendetako erosketak «erraz, eroso eta erakargarri» egiteko asmoz. Etxetik erosketak egiteko aukera ematen du, etxean bertan edo plazako gailu batean jasotzeko.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/05/13

Nori zuzendutako zerbitzua da bereziki?
Hasiera batean mundu guztiarentzako da, baina bereziki adineko jendearentzako. Adineko jende asko ikusten dugu poltsaz kargatuta egunero, pisu handiarekin, eta hauentzako mesedegarri izango da. Gero, mugikortasun arazoak dituztenei edo denden ordutegi berberean lan egiten dutenei ere primeran etorriko zaie. Baina uste dugu momenturen batean herritar guztiei on egingo diela zerbitzuak.

Nondik dator proiektua?
Bestelako udalerrietan landutako proiektua gurera ekarri dugu, interesgarria zela ikusi genuen, eta Oiartzun bezalako herri batean egingarria zela. Erosketak erraztea da asmoa, baina baita saltzaileei bultzadatxo bat ematea ere. Posible duzu erosketak egitera joan beti bezala, edo bestela elektroniko bidez edo telefonoz egin dezakezu, modu eroso batean. Erosketak erraztu nahi ditugu, baina baita herriko komertzio txikiak lagundu ere. Guretzako lana oso-oso antzekoa da, berdin-berdin prestatu behar dugu eskaera.

Ohitura handia dago jada erosketak online egiteko, baina horiek ez dira herrian bertan egiten.
Hori da asmoa, denda handietan egiten diren online salmentak txikian ere egin daitezkeela erakutsi nahi dugu, herriaren onurarako. Alternatiba bat eskaini nahi dugu.

Auzo askoko herria izanik, onuragarri izan daiteke erdigunetik urruti bizi direnentzat.
Hala da. Erdigunea urruti dute askok eta haiei erosketak erraztea ere bada asmoa. Plazan Kontsigna izeneko gailu bat jarri dugu, baina proiektua ongi badoa, asmoa auzoetan ere horrelako gailuak jartzea da. Erabileraren araberako erabakiak hartuko ditugu.

Banaketa zerbitzuko enpresak iritsi dira gurera, Glovo esaterako. Horri ere alternatiba bat eskaintzera dator ENARA egitasmoa?
Bai, ENARA, etikoa delako. Langile batek banaketa guztiak egingo ditu, ordutegi zehatz batean, inolako esplotaziorik gabe. Zerbitzua doakoa da gainera, bai dendentzako eta baita erosleentzako ere, garrantzitsua da hori. Denak herrikoak gara hemen, eta hemen erosten duzuna hemen geratzen da, hor dago gakoa. Denentzako onuragarria da. Horrelako enpresa handietan dena kanpora joaten da, galera besterik ez dakar. Teknologia berrien erabilera egokia ere egin daiteke.

Herritarrak erabiltzera animatzeaz gainera, zergatik animatu herriko dendak ENARA proiektuan murgiltzera?
Egun 28 denda gara Itturrin, eta berri bat sartu da ENARAri esker. Eta aurrerantzean gehiago izatea espero dugu. Itturriko kide ez diren establezimenduei ere gonbita egiten diegu, noski. Kontsulta guztiak webgune honetan egin daitezke.

Erlazionatutako edukiaHerriko erosketak “erraz, eroso eta erakargarri” egingo ditu ENARAk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.