Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Klima aldaketari aurre hartzeko plana osatu du udalak

Energia komunitatea osatzeko prozesua martxan da, eta dagoeneko herritar multzo bat lanean dago horretan.

Ezkerretik eskuinera, hurrenez hurren: Garbiñe Oiarbide (EAJko zinegotzia Errenterian), Niko Bengoetxea (Errenteriako Udaleko Energia teknikaria), Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea), Beñat Irasuegi (Energia Lantaldeko kidea), David Muñoz (Oarsoaldea Garapen Agentziako teknikaria), Juanmari Madinazkoitia (Energia lantaldeko kidea) eta Jose Manuel Ferradas (Errenteriako Ingurumen zinegotzia).
Erik Salazar
Errenteria-Orereta
2022/05/13

Errenteriako Udalak Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko ekintza plana prestatu du azken hilabeteetan. Helburua klima aldaketari aurrea hartzea da, energia iraunkorraren aldeko pausoak emanez. Aipatutako plana eragile ezberdinen ekarpenen bidez sortutakoa da, eta Errenteriako Udalak parte hartu duten eragile guztiei eskerrak eman die.

Planak hiru helburu nagusi ezarri ditu. Alde batetik, udalerriko berotegi efektuko gasen emisioak %55 gutxitu nahi ditu udalak; bestetik, udal instalazioetako kontsumoa ere murriztu nahi du, kasu horretan %35. Azkenik, udal instalazioetako energia berriztagarrien tokiko sorkuntza %32raino handitu nahi du instituzioak.

Azpimarratutako helburuak lortzeko 25 milioi euroko inbertsioa egin du Errenteriako Udalak hurrengo hamar urteetarako. Planak 148 ekintza jasotzen ditu. Hala ere, Errenteriako Udalak deia egiten nahi die herriko eragileei eta orokorrean herritarrei. Norbere eremutik ekarpenak egin eta bide horretan lagungarri izango diren ekimen kolektiboetan parte hartzeko eskatu die errenteriarrei. Izan ere, eragileen inplikazioa eta ekimena ezinbestekoa dela uste du instituzioak.

Aizpea Otaegi alkatearen esanetan energia komunitatea sortzeko prozesua ere martxan da, eta dagoeneko herritar multzo bat lanean dago horretan. Alkateak garrantzitsutzat jo du prozesua, bere aburuz herritarrei gaiaren inguruan ahalduntzeko aukera ematen zaielako, eta komunitatea sortzeko prozesu horretatik plana inplementatzeko iniziatibak sortuko direlako.

Gaur planaren aurkezpenean udal gobernuko kide batzuk, EAJko udal taldeko ordezkaritza bat, eta Energia Lantaldeko hainbat kide egon dira. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.