Mundu osotik etorritako taldeek dantzan jarriko dute Done Eztebe plaza
Munduko Dantzak izeneko ekitaldia egingo dute bihar, Abarka GKEk antolatuta. Mundu osoko hamar dantza tradizional talde gonbidatu dituzte.
Abarka GKEk Munduko Dantzak izeneko ekitaldia antolatu du biharko (hilak 14) Oiartzunen, Global Village Oiartzun lemapean. Mundu osotik iritsitako taldeek dantzan jarriko dute Done Eztebe plaza. 11:00eattik 13:00etara bitarte luzatuko dute dantza emanaldia. Ondoren, taldeekin bazkaria egingo dute.
Hamar dantza tradizional talde gonbidatu dituzte biharkora. GKEko kideen arabera, helburua da “beren kaleak eta etxeak partekatzen dituzten kultura ugari hurbiltzea Oiartzungo gure komunitatera eta inguruko herrietara”, baita baita ere komunitatean bizitzeko beharraz sentsibilizatzea eta “aurkikuntzaren eta entretenimenduaren bidez ikaskuntza sustatzea”.
Oiartzuar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.