Sutargiren ahotsak, Lesakara
Lezoko abesbatzak Bortzirietako V: Abesbatza Topaketan parte hartuko du. Bost piezako errepertorioa landuko dute.
Sutargi Abesbatzak Bortzirietako V. Abesbatza Topaketan parte hartuko du bihar (larunbata). Lesakan kontzertua emango dute ahots lezoarrek, 20:00etatik aurrera, Nafarroako herriko Harriondoan. Sutargik Getariko (Lapurdi) eta etxeko Giltzarrirekin konpartituko du oholtza.
Bost obrako errepertorioari eutsiko diote lezoarrek. Xabier Leteren (Xalbadorren heriotzean), En Tol Sarmientoren (Zurekin batera) edo Zea Maysen (Neguan joan da ta) abestiak zabalduko dituzte euskarazko zatian. Bestalde, Leonard Cohenen eta Giusseppe Verdiren obrak ere interpretatuko dituzte.