Zaintzari buruzko hitzaldia, Xenpelar Etxean
Nerea Galdona psikologian lizentziatuak emango du hitzaldia. Duintasuna eta Gipuzkoako Senideak elkarteak dira antolatzaileak.
Zaintzari buruzko hitzaldia antolatu dute Duintasuna eta Gipuzkoako Senideak elkarteek hilaren 18rako, asteazkena. Hitzordua Xenpelar Etxean (Madalen kalea, 32) izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Hitzaldiak Zaintzaileei zuzendutako esku-hartze programetara hurbiltzea du izena, eta Nerea Galdona izango da hizlaria. Galdona psikologian doktorea eta lizentziatua da, eta Gerontologia Psikosozialean Esku Hartze eta Gizarte Teknologian masterrak ikasi zituen. Matia Fundazioko langilea, eta Sendian eta Zaintzaileetako oinarrizko prestakuntza programen koordinatzailea da.