[Galeria] Parkourra, pneumatikoak eta musika asko
Antxoberfesten egun handiari harrera hobeezina egin diote bizilagunek. Egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko antxotarrek.
Antxoberfesteko egun handiena da gaurkoa. Goizean-goizetik hartu dituzte bizilagunek kaleak, 12:00etan ireki baitituzte gaur Ibaiondo zabalguneko karpako ateak, eta jendea zain zuten ordurako txorrotek.
13:00etan motorraren munduko zaleek zabalgunea hartu dute; hainbat autok kea ateratzeko aukera izan dute eta orotariko gurpildunen erakusketa egon da gero. Iñaki Lasagabaster Lasaga antxotarrak eta haren taldeak parkour emanaldia eskaini dute 17:15etatik aurrera. Txikienek ez dute parte hartzeko aukera galdu.
18:00etan Trumoikadak hartu du Nafarroa etorbidea, eta Pippermint taldea kontzertua eskaintzen ari da une honetan. Egun luzea dute oraindik aurretik antxotarrek: 20:00etan Kofrade izendapena (Kexaldi), 20:30ean Elektrotxufla eta 00:00etatik aurrera, bukatzeko, Dj Itzalpeko Laguna.