Eresbilek kontzertua eskainiko du San Esteban elizan
Zaporeak elkartearen aldeko kontzertua egingo dute hilaren 20an, eta doakoa izango da.
Eresmin Abesbatza Donostiako San Inazio elizan. Eresbilek kontzertua antolatu du Oiartzungo San Esteban elizan hurrengo ostiralerako, hilak 20. Kontzertuan Eresmin Abesbatzak abestuko du, eta sarrera doakoa izango da. Izan ere, Zaporeak elkarteari laguntza emateko elkartasun kontzertua baita. Ekitaldia 19:45tan hasiko da.
