Jantziaren Zentroa doan Museoen Nazioarteko Egunean
Kapitain Etxean dagoen museoa zabalik egongo da hilaren 18an, 18:00etatik 21:00etara.
Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroak ateak irekiko ditu hilaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Egun horretan sarrera doakoa izango da, eta museoa zabalik egongo da 18:00etatik 21:00etara. Bertan, lehen eta bigarren solairuan dagoen erakusketa iraunkorra ikusi ahal izango dute bisitariek. XVIII eta XX. mende arteko 30 jantzi inguru daude ikusgai. Bosgarren erakusketa iraunkorra ikusteko azken aukera izango da, hilaren 30an kenduko baitute. Hurrengo erakusketa ekainaren 12tik aurrera ikusi ahalko da.
Gainontzeko egunetan asteburuetan eta jai egunetan zabaltzen da Jantziaren Zentroa, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00 ordutegiarekin, eta igande eta jai egunetan 11:00-14:00 ordutegiarekin. Bisita gidatua egin nahi dutenek aldez aurretik hartu behar du hitzordua Errenteriako Turismo Bulegora deituta (943 49 45 21) edo posta elektroniko bat bidaliz hemen klik eginez.