Santa Rita egunean, mezarik ez arratsaldean
Goizeko 11:00etan egingo dute ohiko meza, eta elizkizunera arrosak eramateko gonbidapena egin diete herritarrei.
Agustinetako komentua, Errenteria-Oreretan. Aurten ez da arratsaldeko mezarik egingo Agustinetan Santa Rita Egunean. Bertako mojek jakitera eman dute goizeko 11:00etan izango dela meza, eta herritarrei elizkizunera arrosekin joateko eskaera egin diete, bertan bedeinkapena egingo baita.
