Zibersegurtasunaren gaia jorratuko dute ostiralean Gaztañon
Gaztaño Bizirikek zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia eta tailerra antolatu ditu ostiralean, 19:00etan, auzoko lokalean.
Gaztaño Bizirikek beste hitzaldi bat antolatu du Gaztaño auzoko lokalean. Oraingoan zibersegurtasunaren gaia jorratuko dute. Gaztaño Bizirikeko kideek zehaztu dute azkenaldian “entzuten eta pairatzen dugun gaia” dela honakoa, eta interesa duen orori hitzaldira bertaratzeko deia luzatu diete. Gainera, hitzaldiaz gain, zibersegurtasun erasotzaile tailerra antolatu dute “praktikan ikusteko nola babestu gaitezkeen eraso zibernetikoetatik”. Hitzaldia eta tailerra ostiralean izango dira, hilak 20, 19:00etan, Gaztaño auzoko lokalean.