Eguzkik azkenaldian egiten ari diren zuhaitz mozketak salatu ditu
Zuhaitz mozketak egin aurretik alternatibak bilatzea eskatu du talde ekologistak.
Errenteria-Orereta azkenaldian egin diren zuhaitz mozketak kritikatu du Eguzkik. Talde ekologistaren arabera, Gabierrotan, Beraunen eta Basanoaga eskolaren ondoan egin dira azkenekoak. Oarsoaldeko Eguzkiren esanetan, galdetu dutenean zuhaitzak gaixo zeudela, arriskutsuak zirela edo etxeak, parkeak, errepideak eta antzeko urbanizazio-lanak egiteko oztopo zirela jaso dute erantzun modura.
Taldeak mozketak egin aurretik alternatibak bilatzea eskatu du, eta zuhaitzen beharra defendatu dute, izan ere ekologisten aburuz, zuhaitzek biodibertsitatea kontserbatzen baitute. Horrekin batera, estresa kendu, itzala ematen dutela eta hegaztien eta beste espezie batzuen babesleku direla gogoarazi dute.