PSE-EE pozik Beraungo igogailu berria eraikiko delako
Igogailua talde sozialistak 2020. urteko aurrekontuan egindako proposamena da, eta Aita Donostia - Maurice Ravel kaleetan kokatuko da.
PSE-EEk bere poztasuna agertu du Errenteriako Udalak Beraunen igogailu berria eraikiko duelako. Talde sozialistako buru den Isaac Palenciaren esanetan, proiektua sozialistek 2020. urteko aurrekontuan egindako proposamen batetik sortzen da. Instituzio ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea ezinbestekotzat jo du PSE-EEk, eta auzoarentzat onuragarria izango dela gogoratu du Palenciak: “Auzoko zonalde horretan mugimendu handia dago, eta igogailuak irrisgarritasuna erraztuko dio jende helduari eta mugikortasun gutxi duten pertsonei”.
Igogailua Aita Donostia – Mauricio Ravel kaleetan kokatuta egongo da, eta 450.000 euroko kostua izango du. Obrak egiteko Errenteriako Udalak 266.000 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik.