LGTBIfobiaren inguruan arituko dira Pasaiako Gaztelekuetan

Trintxerpe, Donibane eta Antxoko zentroetan hitzordu bana ezarri du Goxatu sexualitate eta genero aholkularitza zerbitzuak.

Gaur, maiatzak 17, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, Goxatu sexualitate eta genero aholkularitza zerbitzuak Pasaiako Gaztelekuetan gaia lantzeko hainbat solasaldi emango dituela iragarri du udalak.

Saioak 18 urtera arteko gazteei zuzenduta daude, eta horien asmoa aniztasunaz hitz egitea izango da, uste faltsuak desmuntatzea, zalantzak argitzea, bizipenak partekatzea eta elkarrekin LGTBIfobia oro gaitzestea. Horra hor hitzorduak:
  • Trintxerpeko Gaztelekua. Hilaren 25a, asteazkena, 17:30etik 19:30era.
  • Donibaneko Gaztelekua. Hilaren 31, 17:30etik 19:30era.
  • Antxoko Gaztelekua. Ekainak 1, 17:30etik 19:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.