"Zure komunitatea osasuntsuagoa eta iraunkorragoa egin nahi duzu?"

'Mater' ontzian Ekopatruilak Sarea proiektua aurkeztuko dute bihar, bertoko bizilagunak ingurumenaren zaintzan inplikatzeko asmoz.

Ontzian bertan egingo dute biharko aurkezpena.
Mater ontzi museo ekoaktiboak Ekopatruilak Sarea proiektua aurkeztuko die bihar sanpedrotarrei, 17:30ean, ontzian bertan. Barruti horretako bizilagunak ingurumenaren zaintzan inplikatzea da iniziatibaren helburua.
 
Sareak bi urteko ibilbidea du atzean, bertakoak engaiatuz ohitura jasangarrien sustapenean, eta ingurumen-hezkuntza eskaintza jarrai eta hurbilak ezarriz udalerri ezberdinetan. Aurten, Gipuzkoako hamar herritan egongo da proiektu hau martxan, auzolanean komunitate iraunkorragoak sortzen.
 
Tokiko ekintza taldea, ekopatruila, sortzeko fasean sartuko da proiektua San Pedron. Talde horrek, Mater eta Gipuzkoako beste hainbat udalerrietako taldeekin batera, tresna pedagogiko ezberdinak erabiliko ditu tokiko ingurumen-hezkuntza programa sortzeko. Deialdia, beraz, irekia da parte hartzeko edota informazio gehiago izateko interesa duen ororentzat.
 
“Ingurumen krisiak kezkatzen bazaitu, beharrezkoa ikusten baduzu zure komunitatea ingurumenaren alde aktiboagoa izatea eta eraldaketa honetan parte hartu nahi baduzu…. Zu bezalako heroi txiki-handiak behar ditugu etorkizun itxaropentsu bat elkarrekin eraikitzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.