Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Oiartzunen, Euskal Herrian eta munduan zehar heteroarauaren kate estuak birrindu nahi ditugu"

Altzibargo pareta batean iaz agertutako esaldi LGTBIQ+foboaren gainean mural koloretsua margotu berri dute. Atzo inauguratu zuten, Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/05/18

Atzoko Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna probestu zuten Altzibar auzoan egindako mural berria inauguratzeko. Iaz pareta horretan margotutako esaldi aldarrikatzaile batek eraso LGTBIQ+foboa jasan zuen, eta hori salatzeko kolorez eta aldarrikapenez bete dute Olalde etxadi inguruko pareta oso bat. Udane Ansa Iragorri oiartzuarrak egin du diseinua, eta honako esaldia irakur daiteke: LGTBIQ+ fobiarik? Ez, eskerrik asko!.

Gizartea eta sistema “pertsonak modu bakar batean izan eta maitatzeko deisinatuta” dagoela salatu zuten lehenik, eta hortik ateratzen diren “gorputz, identitate eta desira motak zigortuta” jarraitzen dutela. “Heteroarauak esaten digu zer gustatu behar zaigun eta zer ez, zein gustatu behar zaigun eta zein ez, zer praktika sexual gustatu behar zaizkigun eta zein ez. Esaten digu pertsona bakarra gustatu behar zaigula eta bizitza osorako izan behar duela, esaten digu familia egitura bat osatzera bideratutako desioa izan behar dugula… Nolabait, bide bat markatzen digu. Gure ibilbide afektibo sexuala baldintzatu eta erregulatzen du, eta identitate lesbiana, gay, trans, queer eta abarrak bazterrean uzten ditu”, esan zuten amorruz.

Nahikoa dela oihukatu zuten bertaratutakoek, Oiartzunen eta Euskal Herri osoan “heteroarauaren kate estuak birrintzeko” premiaz aritu ziren. Eta horretarako, “tratu onaren bidetik, desberdintasunak balioan jartzearen bidetik, ahizpatasunetik, bizipozetik, babesetik, elakrtasunetik, maitasunetik, eskubideetatik, ikusgarritasunetik, aniztasunetik eta errespetutik” jotzeko beharra nabarmendu zuten. Hitz hauek “aske bizi eta aske maitatu nahi dugunon iparrorratz” izango direla erantsi zuten, Oiartzun “koloretsuago eta anitzagoa” eraikitzeko beharrezkoak, “izateko eta maitatzeko modu guztiek kabida izango duten herri bat eraikitzeko”.

Atzo inauguratutako muralak iaz jasandako erasoa ere gogoratu zuten, haserre. Mural horretan Bizitza motzegia da heteroa izateko esaldia margotu zuten iaz, eta handik gutxira aldaketa bat egin zion norbaitek, mezu LGTBIQ+fobikoa idatziz: Bizitza motzegia da LGTB+ izateko. Handik gutxira esaldiari bira eman zioten, eta hauxe idatzi zuten: Bizitza motzegia da LGTB+foboa izateko. Orduan, sare sozialetan norbaitek pintaden harira honakoa idatzi zuela azaldu zuten atzo: LGTB+foboak eta heterofoboak, biak oker. Azken mezua “oso tranpatia” dela adierazi zuten atzoko ekitaldian, “heterofobia ez baita existitzen. Pertsona heteroak ez ditu bere giza eskubideak kolokan ikusten nahi duena maitatzeagatik eta are gutxiago marginaziorik pairatzen. Zapalduta dauden kolektiboek ahotsa altxatzen dutenean deseroso sentitzen denak badauka zer hausnartua”, erantsi zuten.

Azkenik, datozen hiletan egingo dituzten bi egitasmoetara deitzeko ere probestu zuten atzokoa. Batetik, Oñatin ekainaren 11 eta 12an egingo duten Topaketa Feministara deitu zituzten oiartzuarrak; eta bestetik, ekainaren 25erako antolatzen ari diren Harrobira, Oarsoaldeko Transmaribollo Bizikleta Martxara.

Erlazionatutako edukiaPintaketa LGTBIQ+foboa egin dutela salatu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.