Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi urteren ondoren, bueltan da 'Ateak zabalduz' programa

Honakoa izango da VIII. edizioa, eta maiatzaren 24tik 26ra, erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten dutena ezagutaraziko dute.

Aizpea Otaegi, Eñaut Gracia eta erretiratuen elkarteetako kideak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/19

Pandemiak eragindako bi urtetako etenaldiaren ondoren, bueltan da ‘Ateak zabalduz’ programa. Honakoa izango da Errenteria-Oreretako erretiratuen udal elkarteek eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatzen duten VIII. edizioa, eta aurtengoa, maiatzaren 24tik 26ra izango da.

‘Ateak zabalduz’ egitasmoaren xehetasunak eta egitaraua gaur azaldu dituzte Merkatuzarren Aizpea Otaegi alkateak, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta erretiratuen elkarteetako kideek. Programa hori 2013an sortu zen, elkarte bakoitzean ikasturtean zehar egiten diren jarduerak herritarrei ezagutarazteko. Udalerrian, guztira, zortzi klub daude, herriko auzo ezberdinetan kokatuak. Elkarte horiek udalerriko erretiratuentzat topaleku izateko helburua dute, eta ekintza eta jarduera ugari eskaintzen dituzte urte guztian zehar.

Aurtengo ediziorako, zuhurtziagatik programan aldaketa batzuk sartu dituzte. Osasun egoeraren ebaluazioa eginda, eta ikusita elkarteetako bazkideak adinekoak eta zaurgarriak direla, egokiena baldintza berrietara egokitzea izan dela eutsi dute, eta aurtengo ‘Ateak zabalduz’ xumeagoa izango da beste urteekin alderatuta. Dena den, datozen urteetarako, osotasunean berreskuratuko dutenaren esperantzarekin azaldu dira erretiratuak.

Udalaren politika publikoetan, adinekoak eta haien ongizatea elementu garrantzitsua direla nabarmendu du Aizpea Otaegi alkateak. Egun, udalerriko biztanleen %25ak 65 urte baino gehiago ditu, eta ongizate horretan erretiratuen klubak faktore garrantzitsu bihurtu dira. Kolektibo horrek udalarentzat duen garrantziaren erakusgarri dira, adibidez, Pontika eta Galtzarabordako elkarteen obra proiektuak bukatzear daudela; sortu berri den Adinekoen Mahaia eta bertatik egindako udalerriaren bakardadearen diagnostikoa; edo pandemian zehar adineko pertsonei zuzendutako jarduera fisikoko programak.

Egitaraua

Jarduerak asteartean, hilak 24, hasiko dira, eta 10:00etatik 13:30era Merkatuzarren topaketak egingo dituzte Lagunkide-Acoge elkarteko kideekin. Espazio horretan, Lagunkide-Acogera egunero doazen pertsonek aisialdiko jarduera ezberdinez eta hamaiketako batez gozatuko dute.

Asteazkenean, hilak 25, Euskal jaia antolatu dute erretiratuek, eta 17:00etatik 19:30era herrian zehar ibiliko dira. Merkatuzarretik abiatuta, eta euskal dantza eta abesbatza taldeez lagunduta, herriko kaleak girotuko dituzte.

Egitarauari bukaera emateko, ostegunean, hilak 26, erretiratuek San Telmo museora bisita kulturala egingo dute. Azken jarduera horretan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Horrez gain, hilaren 24tik 26ra, hau da, ‘Ateak zabalduz’ programak irauten duen hiru egunetan, erretiratuek urtean zehar egindako lanak biltzen dituen erakusketa bat antolatu dute Xenpelar Etxean. Goizetan, 11:00etatik 13:30era, elkarteetako bazkideentzat egongo da ikusgai; eta arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara, herritar guztiek ikuskatu ahal izango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.