2022/5/19

Baserrietara eta nekazal ustiategietara iristeko panel berriak jarri dituzte

Landa-eremuko informazio-panelak berrituko ditu Errenteriako Udalak hurrengo puntuetan: Zamalbide, Masti-Loidi eta Astigarragako Benta.

Bi urteren ondoren, bueltan da 'Ateak zabalduz' programa

Honakoa izango da VIII. edizioa, eta maiatzaren 24tik 26ra, erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten dutena ezagutaraziko dute.

Asteburu zuri-gorria Antxon

Pasaia Kirol Elkarteak partida, omenaldia eta herri bazkaria antolatu ditu. Antxo AF-k, berriz, afaria, bingo solidarioa eta musika.

Antxoko gazte eguneko kamisetaren diseinuak bidaltzeko azken egunak

Pasai Antxoko Gazte Asanblada 2022ko San Ferminetako kamisetarako diseinu bila dabil. Igandera arte bidal daitezke proposamenak.

Liburutegiak asteburuetan eta jai egunetan irekitzeko eskatu du PSE-EEk

Udalerriko gazteek urte amaierako azterketak prestatzeko udal guneak eskaintzea beharrezkotzat dute sozialistek.

Aurtengo Euskaraldia antolatzeko lehen bilerara deitu dituzte oiartzuarrak

Hirugarren edizioaren berrikuntzak aurkeztuko dituzte datorren ostegunean, eta ariketa masibo hori herrian nola egin eta girotuko duten hausnartuko dute bertaratutakoek.

Larunbatean ez da aspertzeko astirik egongo Gaztañon

Krosa, Mus Txapelketa, haurrentzako jolasak, erakustaldiak, afari herrikoia, kontzertuak eta DJ Bull dira ekainaren 18ko proposamenak.

Lezoko udalekuak: zortzi galdera, zortzi erantzun

Uztailaren 1etik 29ra egingo dituzte Lezoko udaleku irekiak. Horien gaineko informazioa galdera-erantzun sistemarekin laburtu du HITZAk.

Erronka bikoitzari aurre egin dio Pasaia Kayakek

Kantabrian eta Galizian izan ditu marea urdinak asteburuko piraguismoko lehiak. Nesken K-4ak nabarmentzeko postua lortu du.

'Ikusi mendizaleak', 'Euskal Herrian euskaraz' eta 'Maitasuna', Lezoko kantu jiran

Urteko bosgarren irteera egingo du larunbatean Lezoko kantu jirak. Hamar abestiko errepertorioarekin aterako dira kalera.

Pasaia Itsas Festibalera joan nahi duzu? HITZAn duzu horretarako aukera

HITZAK Pasaia Itsas Festibalerako hainbat sarrera zozkatuko ditu, ontziak bisitatzeko eta Kresalaren ikuskizunerako.

IRITZI EMAILEAK. LIERNI HERNANDEZ OIARBIDE. PASAIA.

Inklusioa, hitz potoloa

Gehiago