'Ikusi mendizaleak', 'Euskal Herrian euskaraz' eta 'Maitasuna', Lezoko kantu jiran
Urteko bosgarren irteera egingo du larunbatean Lezoko kantu jirak. Hamar abestiko errepertorioarekin aterako dira kalera.
Lezoko kantu jirak urteko bosgarren irteera egingo du larunbatean (hilaren 21ean). Aiton Bordatik abiatuko dira euskarazko kantuak ahoan partaideak, 12:30ean. Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin, eta Gurutze Santuaren plazan abestuko dituzte azken piezak. “Anima zaitezte, asmo bakarra euskal kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da”, esan dute antolatzaileek.
Hamar abestiko zerrenda osatu dute larunbateko saiorako. Honakoak dira:
- Ikusi mendizaleak.
- Euskal Herrian euskaraz.
- Loretxoa.
- Boneto eta txapela.
- Itsasoan urak haundi.
- Itsasoari begira.
- Bedatsian.
- Maitasuna.
- Joseba Elosegiri.
- Boga boga.