Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Larunbatean ez da aspertzeko astirik egongo Gaztañon

Krosa, Mus Txapelketa, haurrentzako jolasak, erakustaldiak, afari herrikoia, kontzertuak eta DJ Bull dira ekainaren 18ko proposamenak.

Gaztañoko Kroseko azken garaileak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/19

Gaztañoko jaiak gainean dira, eta jai batzordeko kideak gutxika ezagutarazten ari dira festen egitaraua. Oraingoan, larunbateko, ekainak 18, egitaraua zabaldu dute, eta, ohikoa den bezala, adin guztietarako proposamen ugarirekin datoz. Larunbateko jarduerak goizean goiz hasiko dira ezaguna bilakatu den Gaztañoko Kros Herrikoarekin. Lasterkariak 10:30ean aterako dira auzotik, eta haien ondoren, gazteenek ere egingo dute korri. Lasterketak bukatuta, pintxo potea antolatu dute lasterkari eta ikusleentzat.

Izerdia botata, jarduerek arratsaldean izango dute jarraipena. 16:00etan, Gaztañoko Bukagaitz Elkartean, Mus txapelketa egongo da, eta 17:00etan haurrentzako jolasak antolatu dituzte gaztetxean. Arratsaldeko ekintzei bukaera emateko, berritasunekin datoz jai batzordeko kideak auzoko lokalera. Bertan, urtean zehar auzoko lokalean eskaintzen dituzten ikastaroen eskutik, erakustaldia egingo dute auzotarrei egiten dutena ezagutarazteko. Gauzak horrela, Taijiquan, euskal dantza, dantza afrikar eta pandero jotzaileek arratsaldea girotuko dute auzoko lokalean, 18:00etan.

Arratsaldeko ekintzak burututa, sabelak betetzeko unea izango da. Jai batzordeko kideek afari herrikoia antolatu dute erabilera anitzeko gune berrian, 21:00etan. Ohikoa den bezala, mozorrotuta joateko deia luzatu dute Gaztañotik, eta aurten aukeratu duten gaia 80. hamarkada da. Afarirako sarrerak egun gutxi barru salgai jarriko dituztela zehaztu dute auzotik. Horrez gain, bingo musikatuarekin emango diote bukaera afariei.

Sabelak beteta, 23:00etan kontzertuak egongo dira gaztetxean, eta oholtzara igoko diren taldeak The Dillingers, Rejects, Trilita eta Indabe izango dira. Horrez gain, ordu berean, Rock Kalean taldea auzoko txoko ezberdinetatik ibiliko da gaua girotzen, eta karpa nagusian bukatuko dute saioa. Horien ondoren, DJ Bull famatuaren txanda izango da. 02:00etan hasiko da karpa nagusian, eta gaua girotuko du goizerarte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.