Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Erronka bikoitzari aurre egin dio Pasaia Kayakek

Kantabrian eta Galizian izan ditu marea urdinak asteburuko piraguismoko lehiak. Nesken K-4ak nabarmentzeko postua lortu du.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/19

Erronka bikoitzari aurre egin zion Pasaia Kayakek joan den asteburuan: larunbatean Kantabriako Itsas Kayakeko Txapelketa irekia, eta igandean, Verducidon (Pontevedra, Galizia), aldiz, Kadete mailako Ur Lasaietako Espainiako Esprint Olinpikoko Kopa. Bietan erdietsitakoarekin asebete agertu dira urdinen prestatzaileak.

Larunbata, Kantabrian
Guztira 8 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten palistek larunbateko txapelketan, eta presio ederra zuten, inguruan jokatzen den maila handieneko probetako bat baita hori. Senior mailan, esate baterako, nazioartean lehian diharduten kirolariek ere parte hartu zuten, artean, egungo Itsas Kayakeko Europako txapeldun Walter Bouzan asturiarrak.

Lander Rodrigez eta Aritz Araneta faboritoak, beraz, onena ematera joan ziren. Rodrigez seigarren izan zen Seniorren sailkapen nagusian, 37 minutu eta 24 segundoko denborarekin, eta Araneta zazpigarren, taldekidearengandik 16 segundora. Pasaiatarren hirugarren ordezkaria, Iñigo Lois, hamabigarren izan zen.

Igandea, Galizian
Verducidoko esprintean 1.000 metroko distantzian lehiatu ziren mutilak, eta distantzia erdian neskak. K-1, K-2 eta K-4 modalitateetan, Espainia osotik etorritako 75 klubetako ordezkaritza jaso zuen probak.

Sailkapen eta finalerdi gogorren ondoren, pasaitarren 3 ontzi heldu ziren finalera, neskak nagusitu zirelarik: K-1ean, bakarkako lanean, Maialen Vitoria seigarrena izan zen C finalean; K-2an, aldiz, Vitoriak berak eta Irati Hercek osatutako ontziak B finalerako txartela lortu zuten, eta seigarren postuak bukatu zuten lehia, EAEko lehen ontzia izanik.

Azkenik, Irati Hercek, Enara Nuñezek, Kattalin Altunak eta Noa Revueltak osaturiko K-4ak lortu zuen emaitzarik onena: finalerdi gogorrenean lehiatu ondoren, A final nagusira sailkatzea lortu zuten, eta baita zortzigarren postuan bukatu ere.

Datorren asteburuan ere, atsedenik hartu gabe, erronka bikoitza izango du marea urdinak: larunbatean Kategoria nahasien maratoi modalitateko Euskadiko Txapelketa, eta kimu eta haurren Gipuzkoako Txapelketa igandean Trintxerpeko dartsenan, etxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.