Okilen bizimodua ezagutzeko ibilaldia egingo dute igandean Arditurrin
Hegazti espezie hau gertutik ezagutzeko hitzaldia eta ibilaldia eskainiko du Aitor Lekuona Alzugaray adituak. Parte hartzeko aurrez erreserba egin beharko da.
![okil beltza 2](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/06/okil-beltza-2.jpg)
Ardutiturri parketxeak ibilaldi berezia antolatu du iganderako (hilak 29). Okila beltzak gertutik ikusteko aukera eskainiko diete bisitariei. Basoetako arotzak dira okilak, eta hegazti hauetaz gehiago jakiteko hiru saio egingo dituzte, eta horietako bat Oiartzunen egingo dute, Aiako Harria parke naturalean. Aitor Lekuona Alzugaray adituak gidatuko ditu bisitariak, hitzaldia ere eskainiko du. Arditurrin emango du espezie honen inguruko informazioa, eta gero, ibilaldi labur bat egingo dute, aukera balego, hegaztia entzun eta ikusteko.
Urte guztian zehar haritz eta pago zaharrez osatutako basoetan bizi dira Okilak, tartean, Aiako Harriko basoetan. Enborretarako eremu altuenetan zuloa egiten dute okilek, babesleku aproposa eraikitzeko asmoz. Moko fin, mingain luze eta buru-hezur lodia dute, eta honi esker, zuhaitz zaharrei garbiketa eta mantenu lanak egiteko gai dira.
Parte hartzeko aurrez erreserba egin beharko da, bost euroren truke, 943 49 50 69 telefono zenbakira deituta. 11:00etan hasiko dute jarduera, eta bi orduz luzatuko dute. Prismatikoak eramateko deia egin diete herritarrei.