Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileak greba mugagabean hasiko dira

Datorren astelehenean hasiko dute hitzarmen propioa lortzeko lanuztea. Aste osoan zehar kaleak hartuko dituzte, eta babesa galdegin dute.

Martxoan atera ziren kalera estreinakoz etxez etxeko zerbitzuko langileak. Orduko argazkia da hau.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/19

Martxoan hartu zituzten kaleak aurrenekoz Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileek, euren egoera prekarioa bistaratu eta “hitzarmen duin baten aldeko” borrokari ekiteko. Ordutik, manifestazioak, orotariko protestak eta bilerak ere egin izan dituzte Pasaiako Udalarekin nahiz Eulenekin (lehen erakundea da zerbitzuaren titularra, eta beste enpresa, zerbitzuaren kudeatzailea), baina euren aldarrikapenei “erantzun egokirik” eman ez zaiela iritzita, “langileok nahikoa dela esan dugu”.

Hitzarmen propioa exijitzen dute, gaur artean Gipuzkoako garbiketa zerbitzuen hitzarmena aplikatu baitzaie, “gure lanak sektore horrekin zerikusirik ez duenean”. Horrek, gainera, prekarietatera kondenatzen ditu Pasaian etxez etxe laguntza ematen duten langileak: “Oarso-Bidasoko lan baldintza txarrenak dituen sektoreko langileak gara”.

Hori gutxi balitz, soldatapekoek salatu dute 2020ean sinaturiko azken kontratuan Pasaiako Udalak zerbitzuaren prezioa %10,18 igo zuela, garestitze horrek langileen soldatetan inongo eraginik eduki ez zuelarik. “Aitzitik”, gaitzetsi dute, “oso-osorik enpresaren [Eulen] esku geratu da”.

Hori horrela, greba mugagabean hasiko dira datorren astelehenean, hilak 23. Hori bakarrik ez: aste horretako egun bakoitzerako protesta modu bat adostu dute, eta baita horietan babesa galdegin ere: “Pasaiako erabiltzaileen eta haien senideen laguntza eskatzen dugu, horiek baitira zerbitzuan lan baldintza kaxkarrak pairatzen dituztenak”.

Horratx egutegia:

  • Astelehena, hilak 23. Kontzentrazio zaratatsua Pasaiako udaletxearen aurrean, 11:00etan hasita.
  • Asteartea, hilak 24. Kontzentrazio zaratatsua Eulen enpresaren egoitzan (Tolosa hiribidea 121, Donostia), 11:00etan hasita.
  • Asteazkena, hilak 25. Manifestazioa Trintxerpeko Alkateordetzatik San Pedroko frontoiraino, 11:00etan hasita.
  • Osteguna, hilak 26. Pasaia Itsas Festibaleko ontziei harrera, eta kontzentrazio zaratatsua, 18:00etan, Albaolan.
  • Ostirala, hilak 27. Donibaneko Bizkaia plazan langileen Barku hau ondoratzen ari da antzezlana, 12:00etan.
  • Larunbata, hilak 28. Kotxe karabana 10:00etatik 12:00ak arte, udalerrian barrena gatazkaren berri emateko.
  • Igandea, hilak 29. Kanpaldia udaletxearen aurrean, 10:00etan hasita.
Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Pausoz pauso, «hitzarmen duin bat» lortu arte[Galeria] Etxez etxeko laguntzako langileek “hitzarmen duin bat” exijitu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.