Datorren ostiralean, oinarrizko bitxigintza tailerra eskainiko dute
Ainhoa Ibargurenek gidatuko du tailerra, eta Habian! inkubagailuaren egoitzan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Maiatzaren 27an bitxigintza tailerra antolatu dute. Datorren maiatzaren 27an, ostirala, oinarrizko bitxigintza tailerra antolatu dute Habian! inkubagailuan. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara iraungo du, eta Ainhoa Ibarguren Barrenaren eskutik izango da. Tailerrak hogei euro balioko ditu, sei pertsonako talde bakoitzeko.
Inkubagailuaren egoitza Torrekua eraikinean dago, Orereta kalea eta Jautarkol plazaren artean. Informazio osoa, esteka honetan sakatuta aurkitu daiteke.
