
Pandemiarengatik etenaldia bizi ostean, aurten San Pedroko jaietan Iñude eta artzainen desfileak antolatuko dituzte, haur eta helduena.

LAB sindikatuaren arabera, heriotza lan erritmo azkarren ondorio izan da. Gureak hornitzailea da, mugikortasunaren sektorean.

Lehenengoz Donibaneko Meipi auzoko jaiak egin zituzten aurreko asteburuan. Jai Batzordeko kideak asebete gelditu dira jasotako erantzunarekin.

Iosune Cousillas Kultura zinegotzia bertan izango da udala ordezkatzen, hainbat oiartzuarrekin batera. Herriko hainbat eragilek kilometro bana erosi dute.

Emanaldiak ekainaren 5etik 12ra izango dira Lekuona Fabrikan, Niessen auditorioan eta Mikelazulo kultur elkartean.

Azken fasearen amaierarekin 3.000 metro koadroko espazioa irabazi dute sanpedrotarrek. Lanen kostua ia 2 milioi eurokoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak %77 finantzatu du, eta %23 Pasaiako Portu Agintaritzak.

Euskaraldia prestatzeko zereginean hasi dira. Aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta Unai Oiartzabal izango da herriko arduraduna. Programaren helburuak eta nondik-norakoak azaldu ditu.

Lanbideren elektronika ikastaro bat eskainiko du. Izen emateak irekita daude, eta uztailaren amaiera arte iraungo du.

Emakume migratuak akonpainatzeko Itsasargia programan parte hartu dute Lucia Marjanovic eta Izaskun Barbierrek. Migrazio prozesuek dakarten bakardadeaz eta talka kulturalaz mintzatu dira.

Euskara Aurrera dinamikak manifestazioa antolatu du biharko, Donostian. Mobilizatzera deitu dituzte «euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten guztiak».

Pasaia Itsas Festibala hilaren 26tik 29ra egingo dute badian. HITZAk, itsas ondarea oinarri duen jaialdiaren gaineko orrialde bereziak egin ditu.

Txost eta Oiarpe kluben asteburuko partidak.

Maria Jose Barandiaran eta Iagoba Fanlok osaturiko bikoteak eman zioten hasiera aste musikatuari. Hamarnaka lagun elkartu ziren.

Cacereseko Valdefuentes herrikoa jaiotzez, 1960ko hamarkadan heldu zen Errenteriara, ezkonkidea eta bi alabak lagun zituela.

Oiartzungo futbol areto taldeak gaur jokatuko du play off-eko itzuliko partida, joan den astekoa berdindu ondoren (2-2 Pari Berriren konta). Irabazi ezkero, finalerako txartela eskuratuko dute oiartzuarrek.

Donibane kalean mantenu lanak egin behar direlako izango da itxita datorren asteko asteartetik ostiralera herriguneko karrika.

OzZinema taldearen eskutik, emakumeenganako indarkeriaren aurka lanketa egitea da helburua. Sarrerak salgai daude dagoeneko, lau eurotan.

Donibane-Pari Berrik gaur du aukera Euskal Ligara igotzeko. Antxo AFren B taldeak, berriz, bihar du jokoan 2. Mailarako jauzia.

Arratsaldeko 16:00ak eta 18:00ak artean, etorbidea moztuko dute, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra dela eta.

Ainhoa Ibargurenek gidatuko du tailerra, eta Habian! inkubagailuaren egoitzan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.