Don Boscok eskualdeko langabetuentzat udako ikastaroa aurkeztu du
Lanbideren elektronika ikastaro bat eskainiko du. Izen emateak irekita daude, eta uztailaren amaiera arte iraungo du.
Don Bosco LHIIk dagoeneko eskualdeko langabetuentzat udan eskainiko duen ikastaroaren berri eman du. Era horretan, Pasaia, Lezo, Orereta zein Oiartzungo herritar langabetuek Lanbideren “Ekipo elektriko eta elektronikoen muntatzeko eta mantentzeko lanetako eragiketa lagungarriak” ikastaroa jasotzeko aukera izango dute. Ikastaroak bi hilabete iraungo ditu, maiatzaren bukaeratik uztailaren bukaera arte. Parte hartzaileek, horrela, lan-ziurtagiri osoa eskuratuko dute.
Aipatu epealdian, klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, goizeko 08:30etatik arratsaldeko 15:30etara. Bertatik bertara emango dira, Errenteriako Don Boscoren egoitzan. Interesdunek informazioa 943 510 450 telefonora dei eginda edo helbide elektroniko honetara mezua bidalita eskuratuko dute. Oraindik izena emateko aukera dago.