Bihar arratsaldean itxita egongo da Trintxerpeko Euskadi hiribidea

Arratsaldeko 16:00ak eta 18:00ak artean, etorbidea moztuko dute, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra dela eta.

Bihar, larunbata, Euskadi hiribidea arartsaldeko 16:00etatik 18:00etara egongo da itxita.

Bihar, larunbata, Trintxerpeko Euskadi hiribidea itxita egongo da arratsaldean. Izan ere, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra ospatuko da, Jaizkibel, Azkuene eta Euskadi etorbideetan barrena. Hala, azkenengo hau moztuko du udalak, 16:00ak eta 18:00ak artean.

Hori dela eta, seinaleak jarriko dira Ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean, eta trafikoa portuko eremutik bideratuko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.