Bretoiaren aldeko Ar Redadeg lasterketan ordezkaritza izango du Oiartzunek

Iosune Cousillas Kultura zinegotzia bertan izango da udala ordezkatzen, hainbat oiartzuarrekin batera. Herriko hainbat eragilek kilometro bana erosi dute.

Martxan da bretoiaren aldeko Ar Redadeg lasterketa, gaur bertan hasi dute, Loc´hañen. Korrikaren antzeko filosofia duen lasterketa honetan Oiartzunek txoko bat izango du, hainbat oiartzuar animatu baitira lasterketara, herriak Karaezekin duen senidetzaren ondorioz. Herriko hainbat eragilek kilometro bana erosi dute aurtengoan ere, besteak beste, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkartea, Oarsoaldeko AEK, Haurtzaro Ikastola eta udala.

Oiartzundik abiatuko den autobusean joango da Bretainiara Iosune Cousillas Kultura zinegotzia, udala ordezkatuz. Datorren ostegunean (hilak 26) hartuko du lekukoa.

Aurtengo Korrikan Karaezko, Ar Redadeg-eko eta Diwan eskolako ordezkariak Oiartzunen izan ziren. Harrera egin zieten udalean, eta oiartzuarrekin batera 22. honetan parte hartu zuten, Gurutzen, 2.457 kilometroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.