Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
UNAI OIARTZABAL. EUSKARALDIKO ARDURADUNA

[Elkarrizketa] "Kaleratu nahi dugu pertsona asko garela euskaraz bizi nahi dugunak"

Euskaraldia prestatzeko zereginean hasi dira. Aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta Unai Oiartzabal izango da herriko arduraduna. Programaren helburuak eta nondik-norakoak azaldu ditu.

Unai Oiartzabal, Errenteria-Oreretako Euskaraldiko arduraduna.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/20

Zein dira Euskaraldiaren aurtengo helburuak?
Aurten Euskaraldiak aurreko edizioetako helburu berak ditu. Ariketa masibo eta soziala izango da, Euskal Herri osoko herri gehienetan egiten dena tokian tokiko euskaltzaleek bideratuta. Helburu nagusiak dira euskaraz aritzeko espazio seguruak sortzea, pertsonen arteko erlazioa sustatuz euskararen erabilera handitzea, eta euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala egitea.

Ahobizi eta Belarriprest rolak izango ditugu beste behin, eta horiekin lortu nahi duguna da kaleratzea eta bistaratzea pertsona asko garela herri honetan euskaraz hitz egin, komunikatu eta bizi nahi dugunak.

Parte hartzea handitu nahi duzue, beraz.
Nahi duguna da jende gehienak parte hartzea. Aurreko edizioan gure herrian 3.000 pertsona inguru bildu ginen, eta aurten kopuru horiek gainditzera goaz. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia, Ahobizi eta Belarriprest rolekin, eta herrian euskaraz lasai aritzeko Ariguneak izango ditugu. Arigune horiek enpresa edo elkarteak izango dira, eta Ariguneen izen emateak irekita daude dagoeneko. Norbanakoenak, berriz, irailean zabalduko dira.

Horrez gain, Euskaraldian parte hartzen duten norbanako eta entitateek euskarazko praktikak heda ditzaten bilatu nahi da. Gainera, parte hartzea handitu nahi dugu Ahobizi, Belarriprest eta Arigune gehiago lortuz.

Euskara ulertzen duten eta 16 urtetik gora duten norbanakoek Ahobizi edo Belarriprest gisa hartuko dute parte, jokabide bat edo bestea aukeratuz.

Ariguneez aritu zara. Zer dira zehazki gune horiek?
Euskaraz aritzeko espazio lasai eta seguruak dira. Edozein enpresa, elkarte edo eragilek har dezake parte. Aurreko edizioan herrian 50 elkarte inguruk bat egin zuten. Aurten zenbaki horiek handitu nahi ditugu, eta euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Arigune izateko kondizioa da bertako langile batek edo bertan jarduten duen pertsona batek euskaraz jakin edo euskaraz egitea, hau da, Ahobizi edo Belarriprest izatea, zu bertara sartzen zarenean haiekin euskarazko solasaldi bat izateko. Ariguneen helburua izango da entitate horien barruko harremanetan euskararen erabilera handitzea.

Nola doaz aurtengo edizioko prestaketak?
Martxan gaude dagoeneko. Herri batzordea osatu dugu eta bilerekin hasi gara. Egitasmoaren aurkezpena duela hiru aste egin genuen Merkatuzarren, 60 pertsonarekin. Bertan Eriz magoa izan zen, eta Kike Amonarrizek Euskaraldiaren nondik-norakoak azaldu zizkigun. Herri batzorde indartsua dugu, eragile eta norbanako askoz osatutakoa, eta gogotsu gabiltza aurtengo edizioari ekiteko.

Zu izango zara Errenteria-Oreretako Euskaraldiko arduraduna. Zer da oreretarrengan bilatu nahi duzuna?
Orereta udalerri handia izanda, aukera asko dituen herria dela badakigu. Arigune izateko toki eta elkargune ugari ditugu, eta Ariguneez gain, milaka pertsona daude euskaraz bizitzeko ahalegina egin nahi dutenak. Hori dela eta, nahi duguna da pertsona horiek guztiak bildu eta elkarrekin euskal komunitate indartsua sortu.

Euskaraldiaren hirugarren ekitaldia da aurtengoa. Onarpena eta jarraipena lortu duen egitasmoa al da?
Lehen ediziotik bigarrenera izen emateak gutxitu ziren, etxean sartuta ginelako. Nahiz eta parte hartzea gutxitu, ikusi zen jendeak aktiboki gauzatzen zuela hamabost eguneko ariketa hori. Aurten izen emate prozesua ezberdina izango da, eta txapa berriak izango ditugu. Aurreko bi edizioetan izena eman zuten pertsonek zuzenean izango dute aukera izena berresteko. Asmoa da parte hartuko duen jendeari gauzak erraztea. Bi edizioen emaitzen ondoren ikusi da euskarak erabilera eta entzumen indize altuak lortu zituela, eta aztarna uzten duen ariketa bat dela. Jendeak gustura hartzen du parte.

Euskaraldiak irauten duen denboran hizkuntzaren erabilera eta entzumen indizeak altuak direla aipatu duzu. Baina, nolakoa da egoera hamabost egun horietatik at? Erabilera datuak mantentzen dira, edo behera doaz?
Aurreko bi edizioetan emaitzak neurtu ziren konklusio eta ondorio batzuk ateratzeko. Ikusi genuen hamabost egun horietan euskararen erabilera asko igotzen dela. Txapen erabilerak jendea euskaraz gehiago aritzea dakar, gehiago ausartzen baikara, konpromisoz edo ariketan sinisten dugulako.

Hamabost egun horiek pasata erabilera jaisten da, baina beti lehen genituen datuen gainetik geratzen gara. Bi edizioetan, Euskaraldia hasi aurretiko indize altuagoak eta hobeak lortu ditugu, eta esan daiteke jendearengan aztarna geratzen dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.