Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hemen da Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XIV. edizioa

Emanaldiak ekainaren 5etik 12ra izango dira Lekuona Fabrikan, Niessen auditorioan eta Mikelazulo kultur elkartean.

Aizpea Otaegi, Maite Gartzia eta Eztenako kideak. Argazkia: Karrera.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/20

Beste urte batez hemen da Eztena arte eszenikoen jaialdia. Honakoa izango da XIV. edizioa, eta ekainaren 5etik 12ra arte eszenikoez gozatu ahal izango da Errenteria-Oreretako agertoki ezberdinetan: Lekuona Fabrikan, Niessen auditorioan eta Mikelazulo kultur elkartean. Aurten ere, egitarau anitz eta zabalarekin datoz, askotariko proposamenekin.

Eztena Mikelazulo kultur elkarteak, Zizt! kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatzen duten jaialdia da, eta gaur aurkeztu dute Donostiako Udal Liburutegian Aizpea Otaegi alkateak, Maite Gartzia Kultura zinegotziak, eta Eztenako kide diren Oier Guillanek, Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek.

Aurtengo egitaraua ekainaren 5ean, igandea, hasiko da Metrokoadroka taldearen Zeozertan dabil baina ez dakit zertan emanaldiarekin. Lehen ikuskizun hori Lekuona Fabrikan izango da, 19:00etan. Gainontzeko emanaldiak ekainaren 10ean, 11n eta 12an izango dira, eta egitarau osoa Eztenako webgunean ikus daiteke.

Eztenako kideek zehaztu dute urtero berritasunak sartzen ahalegintzen direla. Aurten, lehenengoz, Zizterberg bekak sortu dituzte, sortzaileen proiektuak bultzatzen dituztenak. Deialdia oso arrakastatsua izan dela aipatu dute. Guztira 18 proiektu anitz aurkeztu dira, eta 6 aukeratu dituzte, eta antolatzaileek nabarmendu dute “pozgarria” izan dela ikustea “jendea sortzeko irrikan eta emateko gogoz” dagoela. Proiektuak saritzeko garaian prozesuan edo hastapenean dauden lanak hautatu dituzte. 6 proiektu irabazleak Lekuona Fabrikan egongo dira jaialdian zehar, eta, horrez gain, euren piezak interpretatuko dituzte ekainaren 11n, Niessen auditorioan, 18:00etan.

Elkargunea eta ikusle kluba

Jaialdia ekainaren 5ean hasiko bada ere, ekainaren 10ean Mikelazuloko elkargunearen inaugurazioa egingo da, 18:00etan. Eztenako kideek azaldu dute “jaialdiaren testuinguruan topalekuari beti garrantzia” eman zaiola, eta bertan “denen artean egoteko eta gozatzeko espazioak sortzen” direla.

Horrez gain, ikusle klub bat egongo da martxan jaialdian zehar. Iazkoa izan zen ikusle kluba antolatu zuten lehen aldia, eta “oso ondo” funtzionatu zuela eutsi dute Eztenakoek. Aurten ere bueltan izango da, eta bi emanaldiren bueltan egongo da eraikia. Parte hartzen dutenek, formazioa jasoko dute antzerkiaren inguruan, eta emanaldiaren bukaeran, solasaldiak egongo dira ikusitakoa komentatu ahal izateko. Saio horiek euskaraz izango dira.

Eztena arte eszenikoen jaialdiko emanaldietako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko. Sarrera horiek doakoak izango dira, eta Eztenako webgunean eskuratu daitezke.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.