Iñude eta artzainen desfilean parte hartzeko izen ematea, zabalik
Pandemiarengatik etenaldia bizi ostean, aurten San Pedroko jaietan Iñude eta artzainen desfileak antolatuko dituzte, haur eta helduena.
2022ko San Pedroko jaiak aurki iritsiko dira. Hori dela eta, bi urte ospatu egon ostean, Iñude eta Artzainen desfilea ospatuko dute. Hala, haur eta helduen desfileen antolaketa abian da. Helduenen kasuan, 1972an jaiotakoen kintoen txanda izango da aurtengoa (50 urte beteko dituztenena, alegia); baina, pandemiak eragindako etenaldiagatik, 1971 eta 1970ean jaiotakoek ere osatuko dute aurtengo konpartsa. Uztailaren 3an, igandean, eguerdiko 12:00etan abiatuko da helduen konpartsa mozorrotua, danborrero, iñude zein artzainez mozorrotutako dantzari eta txaranga izango dituztelarik lagun. Konpartsan parte hartu nahi izanez gero, Txema Hernandez, Aitziber Zurutuza, Kiskitza Cabada edo Ainhoa Goikoetxearekin jarri behar da harremanetan.
Haurrena ere, martxan
Helduenaren antzera, aurtengo jaitan hiru urtetatik aurreragoko haurrek ere desfile propioa osatuko dute. Txikienek herriko figura ezberdinez mozorrotzeko aukera izango dute, eta 6 urtetik aurrerakoak dantzari gisa arituko dira konpartsan, iñude eta artzainez mozorrotuta. Haurren desfilea San Pedro egunean bertan izango da, ekainaren 29an, goizeko 11:30ak inguruan.