Pasaia Itsas Festibala, HITZAn
Pasaia Itsas Festibala hilaren 26tik 29ra egingo dute badian. HITZAk, itsas ondarea oinarri duen jaialdiaren gaineko orrialde bereziak egin ditu.
Hilaren 26tik 29ra Pasaia Itsas Festibalaren bigarren ekitaldia jasoko du Pasaiako badiak, lau barrutiak zipriztinduko ditu itsas ondarea ezagutarazteko, eta aldi berean balioa emateko sortutako jaialdiak. Aurretik badira ekitaldiak, baina horien multzorik nagusiena hilaren 26tik 29ra izango da.
HITZAk, jaialdiari eskainitako orrialde bereziak egin ditu gaurko astekarirako. Oarso Bidasoko hedabidea saiatu da itsas ondareari (bertakoa eta kanpokoa) lotutako jaialdiaren mamira joaten erreportaje, elkarrizketa eta bestelako edukiekin. Horiek osorik ikus nahi badituzu, behealdeko estekan klikatu eta orrialde berezian artxibategia zurea izango da (PDF artxiboa da).