Pedro Solis errenteriarrak 100 urte beteko ditu bihar
Cacereseko Valdefuentes herrikoa jaiotzez, 1960ko hamarkadan heldu zen Errenteriara, ezkonkidea eta bi alabak lagun zituela.
Bihar, hilak 21, Pedro Solis Jara Errenteriako bizilagunak 100 urte beteko ditu. 1922ko maiatzaren 21ean Cacereseko Valdefuentes herrian jaio zen Pedro, baina 60ko hamarkadan heldu zen Errenteriara. Juana Maria Jara Rodriguez ezkonkidea eta bi alabak lagun, eraikuntzan egin izan zuen lan. Egun, hiru biloba eta lau birbiloba ditu.
Senideen arabera, pertsona familiarra, lasaia, eta jakin min handikoa da Pedro. Hortaz gain, udalak zorionak opa dizkio.