'The Assistant' filma proiektatuko dute datorren asteartean
OzZinema taldearen eskutik, emakumeenganako indarkeriaren aurka lanketa egitea da helburua. Sarrerak salgai daude dagoeneko, lau eurotan.
Datorren maiatzaren 24an, asteartea, OzZinema taldeak “The Assistant” filma proiektatuko du Niessenen, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Hala, zinema taldeak #Metoo mugimendua ezagutaraztera eman nahi du, baita emakumeenganako indarkeriaren aurka lanketa egin ere. Filmak emakume gazte baten istorioa kontatzen du, behin unibertsitatean graduatu eta entretenimenduaren industriako exekutibo baten laguntzaile izatera igarota, egunerokoan jasaten dituen gehiegikerietan arreta jarriz. Pelikula gertakizun errealetan oinarritutakoa da.
Sarrerak Lekuona Fabrikan edo Internet bidez eskuratu daitezke dagoeneko, esteka honetan sakatuta. Lau euro balio dute. Asteartean bertan, gainera, proiekzioa hasi baina ordubete lehenago Niessen film-aretoetan bertan egongo dira eskuragarri.