Ehunka dantzarik Gipuzkoa Dantzan jarduera egin dute Trintxerpen. Bilgunearekin, Illunbe Musika Elkartearen 50. urteurrena ospatzen lagundu dute.
Jokin 'Koki' Eskisabel Oiarbide omentzeko eguna dute gaur Antxon. Goizean beteranoen futbol partida izan da, ondoren, herri bazkaria.
Manifestazioa egin dute eguerdian Altzate igerilekuko eta Bekoerrota kiroldegiko langileek. Akordiorik ezean, mobilizazioekin jarraituko dute.
Auzolanean komunitate iraunkorragoak sortzeko ekintzak gauzatuko dituzte ‘ekopatruilek’. Antxon eta San Pedron dagoeneko elkartu dira bizilagunak, ‘Mater’ Ontzi Museoak animatuta.
Kirol Orientazio Zerbitzuko (KOZ) arduradun bezala lehen urratsak egiten ari da gazte donostiarra. Nabarmendu du lezoar orori zabalik dagoela KOZ, izan adineko, heldu edo gazte. Pertsonak aktibatzea da haren xede nagusietakoa.
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala kaleratu du udalak. Aho batez adostu dute testua.
Etxe bateko lehen pisuko etxebizitza batean sortu zen suteagatik hamabost pertsonak jaso zuten osasun zerbitzuen arta, kea arnasteagatik.
Lezoko aldeko Gi-636 errepidean izan da istripua, Gaintxurizketako gainaren inguruan. Txirrindularia Bidasoko Ospitalera eraman dute.
Gazteen Jai Batzordearen zereginean laguntzeko ekarpenak egin ditzakete 13-17 adin tartekoek. Euren proposamenak jai egitarauan txertatuko dituzte.