Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

[Erreportajea] Ekintza txikiekin aldaketa handia egiteko patruilak

Auzolanean komunitate iraunkorragoak sortzeko ekintzak gauzatuko dituzte ‘ekopatruilek’. Antxon eta San Pedron dagoeneko elkartu dira bizilagunak, ‘Mater’ Ontzi Museoak animatuta.

Marealtara isurtzen den zaborrarekin kezkatuta agertu ziren bizilagunak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/21

Hilaren 11n Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko kide Janire San Sebastian Pasai Antxoko Kultur Etxean izan zen, gerturatutakoei Ekopatruilen Sarearen berri eman eta barruti horretan taldetxoa sortzeko asmoz. Bizilagunek bultzaturiko iniziatiben bidez, eta betiere Mater-ek dituen baliabideak lagun izanik, komunitate iraunkorrago baten aldeko ekintzak bultzatuko dituen lantaldea da ekopatruila.

San Pedron, dagoeneko, emanak dituzte pausoak bide horretan, eta joan den asteazkenean aurkeztu zuten jendaurrean, ontzian bertan, gaur arte ibilitakoa. Barruti horretako boluntario batek formakuntza jaso zuen azaroan ontzi museoko lantaldearen eskutik, eta egitasmoa gainontzeko bizilagunei zabaldu nahi diete orain; horrela, tokiko ekintza taldea, ekopatruila, sortuz.

Talde horiek Mater eta Gipuzkoako beste hainbat udalerritako ekopatruilekin batera (hamar udalerritan egongo da aurten proiektua martxan), hainbat tresna pedagogiko baliatuko dituzte tokiko ingurumen hezkuntza programa sortzeko.

Hurrengo hitzordua
Antxon dagoeneko ezarri dute taldeari forma emateko hurrengo hitzordua: hilaren 23an, 18:30ean, Antxoko Kultur Etxean.
San Sebastianek gogorarazi du bizilagunen kezka, behar eta denboraren arabera antolatuko direla ekintzak, «ez dugu nahi hau inorentzat pisu bat bihurtzea». Aurreko bilkuran zenbait kezka jarri zituzten mahai gainean Antxoko bizilagunek, besteak beste, Marealtaren garbiketa, arratoiak, eta Molinao inguruko zaborra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.