Txirrindulari batek istripu larria izan du Lezon
Lezoko aldeko Gi-636 errepidean izan da istripua, Gaintxurizketako gainaren inguruan. Txirrindularia Bidasoko Ospitalera eraman dute.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du goizean txirrindulari batek istripu larria izan duela Lezon. Zehazki, Gi-636 errepidearen 8. kilometroan izan da (Gaintxurizketako errepidean), Errenteriarako noranzkoan.
Trafiko Zuzendaritzatik emandako datuen arabera, istripua izan den ingurua lanetan da, eta baliteke txirrindulariak lanen seinalizazio zutoin batekin talka egin izana. 72 urtekoa da zauritua, eta Bidasoko Ospitalera eraman dute.