Gazteek madalenetarako ekarpenak egin ditzakete
Gazteen Jai Batzordearen zereginean laguntzeko ekarpenak egin ditzakete 13-17 adin tartekoek. Euren proposamenak jai egitarauan txertatuko dituzte.
Madalenak berreskuratuta, Gazteen Jai Batzordeak ere lanari ekingo dio. Horretarako, herriko festa nagusietarako haien ekarpenak bildu nahi ditu batzordeak, 13-17 adin tartekoena zehazki. “Helburua da gazteei euren gustuko ekintzak proposatu eta gauzatzeko aukera eskaintzea, eta horiek jaietako egitarauan txeratzea”, adierazi dute udaletik. Jaiak “herritik eta herriarentzat” direla sinetsita, gazteei euren ideiak eman ditzatela eskatu diete.
Jasoko diren proposamen horiek, batez ere uztailaren 24an Gernika plazan antolatuko den Gazte Gunean egikarituko dira.
Proposamen eta ekarpen horiek egiteko hiru bide prestatu dituzte. Honakoak dira:
- Posta elektroniko mezua bidalita.
- Udalaren webgunearen bitartez.
- Eskura emanda Lekuona Fabrikako sarreran dagoen kutxan.