Koki Eskisabelen eguna da gaurkoa
Jokin 'Koki' Eskisabel Oiarbide omentzeko eguna dute gaur Antxon. Goizean beteranoen futbol partida izan da, ondoren, herri bazkaria.
Jokin Koki Eskisabel Oiarbide omentzeko eguna dute gaur Antxon. Era batera edo bestera 42 urtez Pasaia Kirol Elkartean lanean izan ondoren, futboleko bizitza aktibotik erretiroa hartzeko erabakia hartu du errenteriarrak. Horregatik, esker ona adierazi nahi izan diete Pasaia Kirol Elkarteak eta antxotarrek oro har. Gaur Eskisabel omentzeko eguna da.
Goizean, Antxoko futbol taldean izandakoen arteko partida jokatu dute Don Boscoko Jesus Mari Zamora zelaian. Beteranoena, alegia. Elastiko zuri-gorria hainbat arotan jantzi izan zutenek umorez, eta askotan trebeziaz, aurre egin diote zelaiko lanari. Han izan da, haiekin, Eskisabel bera.
Horren ondoren herri bazkaria dira egitekoak Ibaiondo pilotalekuan. Giro ona ziurtatua dago. “Futbolarekin batez ere lagunak egin ditut”, adierazi zion HITZAri, elkarrizketan, Eskisabelek. Bada gaur lagun horietako asko alboan izango ditu.
Ondokoak, beteranoen partidako irudiak dira.