[Bideoa] Sutea Migel Zabaleta kaleko etxebizitza batean
Etxe bateko lehen pisuko etxebizitza batean sortu zen suteagatik hamabost pertsonak jaso zuten osasun zerbitzuen arta, kea arnasteagatik.
Atzoko (ostirala) 23:30ak aldera, sutea piztu zen Errenteria-Oreretako Migel Zabaletako kaleko lau 4. atariko etxebizitza batean. Zehazki, lehen pisuko etxebizitza batean hasi zen sutea.
Berehala hurbildu ziren hara arta zerbitzuak: Gipuzkoako suhiltzaileak, Osakidetza unitate medikalizatua, Errenteriako Udaltzaingoa, Ertzaintzaren hainbat sailetako agentean, eta Babes Zibileko kideak.
Hala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, 15 pertsona artatu behar izan zituzten kea arnasteagatik kalean bertan, eta horietatik bost etxebizitzetatik ateratzeko erreskate lanak egin zituzten suhiltzaileek. Horietatik hainbat ospitalera eraman behar izan zituzten.