Hitzaldi batekin bukatuko dituzte Elkar Zaintzen jardunaldiak
'Zahartze aktibo eta osasungarrirako terapia okupazionala' izango dute hizpide ostegunean, 18:00etan, Xenpelar Etxean.
'Zahartze aktibo eta osasungarrirako terapia okupazionala' izango dute hizpide ostegunean. Duintasuna eta Gipuzkoako Senideak elkarteek antolatuta, lau saioz osatutako Elkar Zaintzen jardunaldiak antolatu zituzten maiatzerako. Ostegunean izango da jardunaldi horien azken saioa, hilak 26, 18:00etan, Xenpelar Etxean. Bertan, ‘Zahartze aktibo eta osasungarrirako terapia okupazionala’ izango dute hizpide Euskadiko Terapia Okupazional Lanbide Elkargoaren (ETOLE) kideen eskutik.
