2022/5/23

Bueltan da sagardoaren festa handia

Larunbatean 18 sagardogileren uzta dastatzeko aukera izango dute oiartzuarrek, goiz zein arratsaldez.

Trintxerpeko utzikeria salatu dute barrutiko elkarteek

Ziriza eraikinaren erabilerak zehazteko parte hartze prozesua eskatu dute elkarteek, Antxon Luzuriagarekin egingo den modura.

Kontzentrazio zaratatsua egin dute etxez etxeko langileek

Aste osoan burutuko dituzten ekintzetatik lehenengoa izan da gaurkoa. Hitzarmen propioa aldarrikatu dute udaletxearen aurrean egindako protestan.

Euskararen astea ospatu du Elizaldek, hamaika ekintza eta ekitaldirekin

Hilaren 16tik 20ra askotariko ekintzak egin dituzte, ikastetxearen arabera, "ikasleak euskarara erakartzeko" helburuarekin. HH eta LHko ikasleek egitarau oparoaz gozatu ahal izan dute.

Iaz jaiotako 55 haurri jantzi diete atsolorraren zapia

Atzoko atsolorrak "errespetuan, bizitza zoriontsuan eta euskaraz zein euskal kulturan hezteko konpromisoa" irudikatu zuen. Inoizko parte hartzaileena izan zen.

urmendi 2021 bilera

Urmendi Eguna ospatuko dute igandean

Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten bai, langile, guraso eta haurrek Haur Eskolaren egun handiaz gozatuko dute. 10:30etik 13:00etara luzatuko dute igandekoa.

Aldaketak zirkulazioan Itsas Festibalean

Mugikortasunean egongo diren aldaketek Donibane, San Pedro eta Trintxerpe barrutietan izango dute eragina. Pasaiako Udalak garraio publikoa lehenestea eskatu du.

Zaintza

Hitzaldi batekin bukatuko dituzte Elkar Zaintzen jardunaldiak

'Zahartze aktibo eta osasungarrirako terapia okupazionala' izango dute hizpide ostegunean, 18:00etan, Xenpelar Etxean.

[Bideoa] Antxo AFren festa betea asteburuan

Areto futbol klubaren lehen taldeak Hirugarren Mailako Liga irabazi du; bigarren taldea, berriz, Gipuzkoako Bigarren Mailara igo da.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-5-20)

Maiatzak 20ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oiartzungo termetarako sarrera bikoitza da.

Jaixki, Bigarren Mailara ohorez

Lezoko areto futbol taldeak Gipuzkoako Bigarren Mailara igotzeko eskubidea lortu du, play-offean Ibarra gaindituta.

Gehiago