Alabergako jaiak indartsu datoz
Bi urteren ondoren, Alabergako jaiak bueltan dira. Ospakizunak maiatzaren 27tik 29ra izango dira, gustu guztietarako proposamenekin.
Errenteria-Oreretako auzoetako jaiak aurrera doaz, eta asteburu honetan Alabergako jaien txanda izango da. Bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, bueltan dira eta indartsu datoz. Aurtengo Alaberga auzoko jaiak ostiraletik igandera izango dira, hilaren 27tik 29ra. Ohikoa den bezala, publiko eta gustu guztietarako proposamenekin datoz, eta ez da aspertzeko astirik izango.
Hiru egun horietarako prestatu duten egitaraua anitza eta zabala bada ere, jai batzordetik hainbat ekintza nabarmendu nahi izan dituzte: ostiralean haurrentzako emanaldia (Irrien Lagunak 10 urte) eta gaueko kontzertuak (Vomito, Kaos Etiliko eta DJ KRaSh!); larunbatean afrourban dantza tailerra, zezensuzkoa, Yogurinha Borovaren emanaldia eta Sukar taldearen erromeria; eta igandean danborrada eta Kettlebell erakustaldia Espainiako eta munduko txapeldun izandako Imanol Pedreñorekin.
Honakoa da Alabergako jaien egitarau osoa:
Ostirala, maiatzak 27:
- 17:30: Haurrentzako emanaldia auzoko plazan: Irrien Lagunak 10 urte. Ondoren, txikientzako askaria, Telepizzaren eskutik.
- 19:30: Txupinazoa eta buruhandien irteera.
- 20:00: Pintxo potea auzoko plazan, Uriñaren eskutik.
- 23:00: Kontzertuak auzoko plazan: Vomito eta Kaos Etiliko. Ondoren, DJ KRaSh!
Larunbata, maiatzak 28:
- 11:30: Kantujira auzoan zehar Beraungo koru herrikoarekin eta herriko trikitilariekin.
- 12:00: Toka eta bote txapelketak auzoko plazan.
- 12:30-14:30: Puzgarriak auzoko plazan.
- 13:00: Penalti txapelketa auzoko plazan.
- 13:30: Patata tortilla txapelketa. Ondoren, tortillen dastaketa eta goizeko txapelketen sari banaketak.
- 16:30: Aparraren festa garajeen plazan.
- 17:00-19:30: Puzgarriak eta jokoak auzoko plazan.
- 18:30: Txikientzako askaria, Lapurdiko Pizzen eskutik.
- 18:30-20:00: Afrourban dantza tailerra auzoko plazan.
- 21:00-22:45: Erromeria Sukar taldearekin auzoko plazan.
- 22:45: Zesensuzkoa.
- 23:00-00:00: Yogurinha Borovaren emanaldia auzoko plazan.
- 00:00-02:00: Dantzaldia Sukar taldearekin plazan.
Igandea, maiatzak 29:
- 09:00: Txistularien diana.
- 12:00: Haur danborrada. Deiadar txarangak lagunduta, eta Pizza Sprinten hamaiketakoarekin.
- 12:30: Bola-joko txapelketa auzoko plazan.
- 13:00: Kettlebell erakustaldia plazan. Besteak beste, Imanol Pedreño nafarra ariko da, Espainiako eta munduko txapelduna.
- 14:30: Paella jate herrikoia auzoko plazan.
- 16:30: Haurrentzako marrazki lehiaketa.
- 17:30: Haurrentzako emanaldi musikala plazan: Xaibor Disko Family.
- 18:30: Txokolate jatea, Geza eta Gazia gozodendaren eskutik, eta marrazki lehiaketaren sari banaketa.
- 19:00: Buruhandien irteera eta sorpresa.
- 19:30: Jaiei bukaera emateko traka ederra.