[Galeria] Kultur aniztasuna aldarrikatzeko, kolorez jantzi da herria
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, ekintza ugariz osatutako '11 kolore' programa egin zen aurreko astean.
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, ’11 kolore’ programa antolatu zuten Errenteria-Oreretan aurreko asteko astelehenetik igandera. Egun horietan, publiko guztiei zuzendutako egitarau zabal batez gozatu ahal izan zuten herritarrek, hala nola, beste herrialderen batean oinarritutako pintxo edo edariak, emakume migratzaileen bizipenak edota Burubeltz Konpartsaren kalejira koloretsua.
Programari igandean eman zitzaion bukaera Burubeltz Konpartsaren kalejirarekin. Kultur aniztasunaren balio positiboa aldarrikatzeko eta aberastasuna azpimarratzeko, kolorez jantzi zen herria ’11 kolore’ festa giro koloretsuan agurtzeko. Kalejira hori Alaberga auzoko plazatik irten zen 12:00etan Batukadaren laguntzaz, eta denen artean giro ikaragarria sortu zuten.
Hona hemen ’11 kolore’ programaren hainbat argazki: