Musikazzaleek hitzordua dute datorren larunbatean, ekainak 4. Oarsomusikak antolatuta, bi kontzertu "kañerorekin" datoz.
Musikazaleek hitzordua dute datorren larunbatean, ekainak 4, 21:00etan, Niessen Aretoan. Oarsomusikak antolatuta, bi kontzertu “kañerorekin” datoz: Mind Trap eta Young Kids. Mind Trap 2014an sortutako talde donostiarra da. Denbora horretan hiru disko argitaratu dituzte: Let the music talk (2015), ReEvolution (2017) eta Nonetheless (2021). Une honetan euren laugarren diskoa prestatzen ari dira, eta abesti berrietako batzuk aurkeztuko dituzte Niessenen. Mind Trap taldeak hard rocka eta metala egiten dute, baina bluesetik jazzera bitarteko influentzia anitzak nahasten dituzte.
Bestalde, Young Kids 2014an sortutako taldea da, Sutura taldearen errautsetatik jaioa. Young Kidsek Pasaiako talde mitikoaren ondarea jarraitzen du, baina soinuari elementu metalikoak gehitzen dizkiote. 2019an kaleratu zuten lehen diskoa, Melodías para anormales izenekoa.