Etxez etxeko langileek manifestazioa egin dute
Trintxerpeko alkateordetzatik abiatuta San Pedroko frontoiraino heldu dira manifestariak.

Pasaiako etxez etxeko langileek antolatutako mobilizazioekin jarraitzen dituzte. Gaur manifestazioa egin dute Trintxerpe eta San Pedroko barrutietako kaleetatik. Trintxerpeko alkateordetzatik abiatu dira goizeko 11:00ak zirela. Euskadi Etorbidea hartu eta manifestazio zaratatsua egin dute San Pedroko frontoiraino.
Langileak hitzarmen propioa lortzeko borrokan daude, eta bizi duten egoera prekarioa salatzea da euren asmoa. Atzo Eulen enpresaren aurrean egin zuten kontzentrazioa (enpresa bera da zerbitzuen kudeatzailea). Bihar beste kontzentrazioa egingo dute agintarien aurrean Pasaiako Itsas Festibalaren hasieran. Trintxerpeko kaian egingo den harreran egongo dira langileak arratsaldeko 17:00ak aldera.