Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

"Jaiak herritik eta herriarentzat" nahi ditu Oaingoz Hauk

"Hausnarketa" prozesu baten ondoren, aurtengo Kuadrilen Eguna "ezberdina" izango da. Ez da bazkaririk egingo, bai, ordea, poteoa eta kamisetak.

Oaingo Hauko kideak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/26

Madalenak gainean dira eta Oaingoz Hau mugimendua jaiak prestatzeko zereginetan dabil. Aurten, baina, “hausnarketa” prozesu bat medio, aldaketekin datoz, gehienbat Kuadrilen Egunari erreferentzia egiten diotenak.

Oaingoz Hau mugimenduak argi dauka “jaiak herritik eta herriarentzat” izan behar dutela txosnagunean. Mugimenduko kideek onartu dute “ia ezinezkoa” egin zaiela Madalenetako bost egun, bi gune, hamaika ekitaldi eta tarteko Kuadrila Eguna antolatzea. Hori dela eta, aurtengo Kuadrilen Eguna “ezberdina” izango dela iragarri dute.

Kuadrilen Eguna urteetan eraldatuz joan da, baina Oaingoz Hauko kideek baietsi dute beti “auzolanean eraikitako espazio aske, libre, feminista, ez arrazista, ez homofoboa eta euskalduna” bultzatu eta sustatu dutela. Helburu hori, baina, “%100-ean lortu ez” dutela nabarmendu dute: “Auzolanean ari zirenekiko errespetu faltak, jarrera matxistak eta euskararekiko gutxiespenak jasan ditugu besteak beste. Eta ez, txostagunean ez dugu horrelakorik onartuko”.

Egoera horren harira, Kuadrilen Egunak “hausnarketa berri” bat behar zuela konturatu ziren antolatzaileak, eta erabaki zaila izan bada ere, aurten bazkaririk antolatuko ez dela konfirmatu dute. Horrek ez du esan nahi Kuadrilen Eguna ospatuko ez denik, izan ere, “beste era batera” antolatuko dute. Alde batetik, kamisetak aterako dituzte “eguna modu sinbolikoan” ospatzeko. Kamiseta horiek 10 eurotan eskuratu ahal izango dira leku, data eta ordutegi hauetan:

  • Maiatzak 26, osteguna: 18:00etatik 20:00etara, Zumardian.
  • Maiatzak 27, ostirala: 18:00etatik 20:00etara, Zumardian.
  • Maiatzak 28, larunbata: 11:00etatik 13:00era, Zumardian.

Bestalde, Kuadrila Egunean, poteoa ere izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta herriko kaleetan barrena murgilduko da DJ Bull eta DJ Txankletarekin.

Bukatzeko, maitasun eta esker hitzak izan dituzte “urteetan Kuadrilen Eguna berezia” egin duten oreretar horientzat, “errespetuz auzolanean” aritu direnentzat, txosnagunea zaindu dutenentzat eta “beti ondoan” izan direnentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.